Itzal taldeak kontzertua emango du larunbat arratsaldean
Hatzamarka neska gazteen taldeak kontzertua antolatu du larunbat arratsalderako, "giro goxo eta lasaia" sortzeko asmoarekin.
Hatzamarka neska gazteen taldeak kontzertua antolatu du datorren larunbaterako, hilak 12. Antxoko Itzal taldea gonbidatu dute Oiartzunera, giro “goxo eta atsegina” jar dezaten.
Kontzertua udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:30ean hasita. Sarrera doan izango da.