Oiartzuarrek hasi dute bidea pala txapelketan, hirutik bi irabazita
Markos eta Bereziartuak osatutako bikoteak zein Mitxelena eta Asteasuinzarrak garaipena poltsikoratu dute. Hernandez eta Suspek pott egin dute.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta oiartzuarrek bere ibilbidea hasi dute. Jokatu dituzten zortzi partidetatik hirutan aritu dira oiartzuarrak; guztiak hirugarren mailakoak izan dira.
Lehenengo partidan, Markos eta Bereziartuak Polaina eta Arregi bikote hernaniarrei irabazi zieten, partida serioa jokatu ondoren (25-11).
Bigarren norgehiagokan, Suspe eta Hernandezek ezin izan zuten Badiola eta Viana urretxuarrekin. Haien eskarmentua argi utzi zuten kantxan. 13 tantotan utzi zituzten oiartzuarrak.
Oiartzuarren hirukotea osatzeko, Mitxelena eta Asteasuinzarrak Landa eta Zubiri zarauztarrak gainditu zituzten, lau tantogatik, partida txukuna eginda. Honakoak izan ziren asteburuko emaitza guztiak:
Hirugarren Maila
- Markos – Bereziartua / Polaina – Arregi: 25-11.
- Badiola – Viana / Hernandez – Suspe: 25-13.
- Uribarri – Ibarguren / Beitia – Juaristi: 20-25.
- Juaristi – Askaiturrieta / Etxabe – Txapei: 11-25.
- Areizaga – Olasagasti / Iraola – Gonzalez: 10-25.
- Mitxelena – Asteasuinzarra / Landa – Zubiri: 25-21.
Bigarren Maila
- Salegi – Arrieta / Bertiz – Gaztelu: 25-12.
- Berho – Oria / Andueza – Rodriguez: 21-25.