2021ean jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzeko bilera, gaur zortzi
Atsolorra berreskuratu zenetik zazpigarren ekitaldia izango da. Maiatzean egingo diete harrera iaz jaiotako 73 haurrei.
2021ean jaiotako oiartzuarrei harrera egingo diete. 2014an jaiotako haurrekin berreskuratu zen erritoa, eta aurtengoa izango da zortzigarren ekitaldia.
Oiartzungo Udalak gonbita egin die iaz guraso izan ziren herritarrei, atsolorra antola dezaten. Lehenengo bilera datorren ostegunean —hilak 17— izango da, udaletxeko pleno aretoan. 17:00etan jarri dute hitzordua, eta haurrak eurak ongietorriak izango direla gaineratu du udalak.
Maiatzean izango da iaz Oiartzunen jaio ziren 73 haurrei harrera egiteko ospakizuna. Data, baina, oraindik zehazteke dagoela jakinarazi dute.
Udala eta gurasoak 2014an hasi ziren atsolorra prestatzen, herriko txikiei harrera komunitario bat egiteko, eta baita euskarazko eta euskal kulturan heziko dituztela adierazteko.