Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sableak dantzan Bekoerrota kiroldegian, eskrimarekin

Eskrima eskolak ematen dituzte Lezoko kiroldegian. Juan Estevez irakasleak azaldu du borroka kirola baino askoz gehiago dela, eta ezagutu ahala are erakargarriagoa egiten zaiela haurrei.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/02/11

Udako eskaintzaren barruan, eskrima eskolak eman dituzte azken urteetan Bekoerrota kiroldegian. Jarraipen handikoak izan dira. Beraz, horren arduradunek 2021eko udan erabaki zuten kiroldegiaren sasoiko eskaintzaren barruan sartzea kirol hori ardatz duten eskolak, udalarekin eta kiroldegiarekin elkarlanean. Arrakastaz ari dira tiratzaile edo eskrima kirolari gazteak sableak aurrera-atzera astintzen. Horren seinale, denboraldiko Gipuzkoako eskolarteko lehen topaketan ohorezko hainbat postu lortu zituztela bertako tiratzaileek, hasiberriak izan arren. Asteburuan dute bigarren lehia.

Juan Estevez da eskrima eskolen arduraduna. Madrildarra jaiotzez, sei urte daramatza Gipuzkoan; Fortuna Kirol Elkarteko kide da. Astean behin dator Bekoerrotara eskrima eskolak ematera. «Euskara ikasten ari naiz. Komunikatzea oso garrantzitsua da kirol honetan, eta bertako hizkuntzan aritzea ezinbestekoa da azalpen horiek zuzen emateko. Haurrekin komunikazio zuzena izan nahi dut, eta euskara da horretarako bidea», zehaztu du. Sona handiko tiratzailea da Estevez, eta besteak beste, Espainiako selekzioarekin aritutakoa da nazioarteko txapelketetan.

Adinaren araberako bi talde osatu dituzte Lezon. Eskriman, kategoriak adinaren araberakoak dira, ez beste borroka kiroletan bezala kirolariaren mailaren edo pisuaren araberakoak. Taldeetako bat 15 urtetik beherakoena da, zazpi kide dira; bestean hiru dira, bost urtekoak: «Eskriman oinarritutako pedagogia sistema erabiltzen dugu haiekin. Esperimentu antzekoa ari gara egiten bi taldeak nahastuz. Emaitza oso ona ematen ari da, eta haurrak nahiz ni neu oso pozik gaude», zehaztu du Estevezek.

Ezpata eta borroka baino gehiago
Estevezek onartu du haurrak erakarriak sentitzen direla ezpatarekin aritzearekin; txikitan, nork ez du borrokatu makil batekin beste baten kontra? «Baina kirol bezala aski ezaguna ez den arren, ikasleei esplikatzen diezunean eskrima oso arautua dagoela, mugimendu zehatzak eta balio batzuk dituela, elkarri minik ez diotela egiten, eta kirol bezala konpletoa dela, iritzia aldatzen dute. Orduan haurrek ikasten dute astoarena egitearekin ez duela zerikusirik honek, eta askoz interesgarriagoa egiten zaie».

Eskrima irakasleak azaldu du helduak ere joan direla harengana kirol horretan aritzeko prest zirenak, «baina ezin izan dugu talderik atera, gutxi zirelako». Dena dela, zalantzak argitzeko hari deitzeko (610 37 91 23) edo posta elektronikoa idazteko eskatu du.

Erlazionatutako edukiaLezoko eskrima kirolariak, bikain Eskolarteko Ligan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.