'Txomin aurrera bolie' liburua aurkeztuko dute ostiralean Gaztañon
Jokin Urain idazleak bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean Gaztañoko lokalean, 19:00etan.
'Txomin aurrera bolie' liburua aurkeztuko du Jokin Urain idazleak. Gaztaño Bizirikek hitzaldi berri bat antolatu du ostiralerako, hilak 18, Gaztaño auzoko lokalean. Honakoan, Jokin Urain idazleak bere azken liburua aurkeztuko du 19:00etan: ‘Txomin aurrera bolie’.
