Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasiko da bihar
Otsailaren 15etik apirilaren 19ra bitartekoa izango da tasa hori ordaintzeko epea. Helbideratuta dutenei martxoaren 15ean kobratuko diete.
Oiartzungo Udalak gogorarazi duenez, ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasiko da bihar (hilak 15). Apirilaren 19a izango da ordainketa egiteko epemuga.
Tasa eta zergen ordainketa helbideratua duten herritarrei martxoaren 15ean kobratuko zaie dagokion diru-kopurua, jakinarazi dutenez.
Ura eta estolderiaren urteko tasa hiru zatitan banatuta kobratzen du udalak, hiru hilero. Oraingo ordainketa iazko urteko hirugarren hiruhilekoari dagokion zatia dela nabarmendu dute.
