Anbulatorioaren ordutegia murritzagoa izango da aste honetan
Oiartzungo osasun etxeak jakinarazi duenez, aste honetako ordutegia 08:00etatik 17:00etara bitartekoa izango da.
Oiartzungo anbulatorioko ordutegia ohikoa baino murritzagoa izango da aste honetan, osasun etxeko arduradunek jakinarazi dutenez.
Anbulatorioa 08:00etan ireki —ohi bezala— eta 17:00etan itxiko dute aste honetan zehar. Normalean 20:00etan da itxiera ordutegia.
