Gizarte larrialdietarako laguntzen oinarriak onartu dituzte plenoan
Ezohiko plenoa egin dute gaur goizean, gizarte larrialdietarako laguntzak puntu bakarra izanda. Kopurua adostu dute.

Goizean egin dute udalbatzarra [Arg.: @oiartzunudala].
Oiartzungo Udalbatzak plenoa izan du gaur goizean. Ezohikoa zen, eta puntu bakarra zuten mahai gainean: gizarte laguntzetarako oinarriak onartzea eta eskaerak egiteko epea irekitzea. Aho batez onartu dituzte.
Udalak 140.560 euro bideratuko ditu aurten gizarte larrialdietako laguntzetara; kopuru handiena Eusko Jaurlaritzatik jasoko da (110.560 euro).
