Luzuriagaren %80a eskuratzeko tramiteak hasi ditu Izaskun Gomezek
Kreditu Ofizialeko Institutuko presidentearekin bildu da alkatea. Jabeekin erosketa adosteko kudeaketak "erritmo onean" doazela adierazi du.
Ezkerretik eskuinera, Jose Ignacio Asensio, Izaskun Gomez eta Jose Carlos Garcia de Quevedo, gaur goizean Madrilen. Izaskun Gomez alkatea eta Jose Ignacio Asensio diputatua Jose Carlos Garcia de Quevedo Kreditu Ofizialeko Institutuko (KOI) presidentearekin bildu da gaur Madrilen, Luzuriaga eraikina erosteko udala gauzatzen ari den tramiteen karietara. Kreditu erakunde horrek azpiegituraren %80tik gorako jabegoa du, Nafarroako Gobernuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin partekatuta.
Alkateak positibotzat jo du bilkura, eta erosketa jabeekin adosteko kudeaketak “erritmo onean” doazela adierazi du. Azken urrats hau Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin aurretik emandakoaren jarraipena da. Donostiako Udalarekin ere jarri da harremanetan Pasaiako udalburua, eta hiriburuko arduradunek “prestasun osoa” erakutsi dute pasaitarren proiektuarekin aurrera egiteko.
Pasaiako alkatearen arabera, behin eraikina erosita, parte hartz prozesu bat irekiko du udalak ekipamendu berriaren erabilerak eta edukiak zehazteko.
