Pirritx, Porrotx eta Marimotots, martxoaren 6an Lezon
Urtarrilaren 5ean egitekoa zen emanaldia martxoaren 6an egingo dute. Aurretik sarrerak hartu zituztenek horiek erabiltzeko aukera dute.
'Kuikui' ikuskizuna da pailazoek Lezon eskainiko dutena. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bekoerrota kiroldegian urtarrilaren 5ena egitekoa zuten emanaldia, martxoaren 6an (igandea, 12:00etan) izango dela jakinarazi du Lezoko Udalak. Osasun egoerak hobera egin duelako agin ahal izango da Kuikui ikuskizuna herrian.
Urtarrilaren 6rako sarrera erosi zutenek, ez dute deus berririk egin behar. Duten tiketarekin martxoaren 6ko emanaldira lasai asko joan daitezke. Udalak, ordea, jakinarazi du sarrera gutxi batzuk erosteko aukera dagoela, 8 euroan, udalaren sarreren salmenta zerbitzuan.
Udalak oroitarazi du kiroldegira sartzean, saioa bitartean eta eraikinetik irtetean beharrezkoa izango dela musukoa erabiltzea.
