Martxoaren 8ko azken ukituak emango dituzte astelehenean
Oiartzungo Feministen Asanbladak batzarra deitu du hilaren 21erako, Munanierren. Emakumearen Egunari azken zertzeladak emango dizkiote.

Duela bi urteko Martxoak 8 izan zen kalean presentzia izan zuen azkena.
Hiru aste zehatz falta dira Martxoaren 8rako. Talde feministek indar erakustaldiak egin ohi dituzte egun horretan, baina horretarako antolatu egin behar da lehenago.
Oiartzungo Feministen Asanbladak batzarra deitu du datorren astelehenerako —hilak 21—. Munanierren elkartuko dira, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Jorratu beharreko arloak zein ekintzak zeintzuk izango diren pentsatuta dituzte, gutxi gora behera, eta “azkeneko zertzeladak” emango dituztela jakinarazi dute.
