Oiartzungo bi bikoteek garaipena lortu dute pala txapelketan
Markos eta Bereziartuak aisa irabazi dute beraien partida, eta Arizmendi eta Arbelaitzek ere beraien garaipena eroso lortu dute.
Zutik Larretxea, Ibarburu, Toledo epailea, Markos eta Bereziartua. Makurtuta, Aizkorreta, Izkierdo, Arizmendi eta Arbelaitz. Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian zortzi partida jokatu dituzte pasa den asteburuan. Horietako bitan aritu dira oiartzuarrak, emaitza onarekin.
Markos eta Bereziartuak bigarren garaipena lortu dute, Larretxea eta Ibarburu hernaniarren kontra (25-8). Ondorioz, hurrengo faserako sailkatu dira.
Arizmendi eta Arbelaitzek ere irabazi zuten, kasu honetan Izkierdo eta Aizkorreta oreretarrei (25-13). Beste partida bat gehiago falta zaie, baina sailkapena bideratuta dutela esan daiteke.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, lehenengo fasea martxoaren erdialdean bukatuko da, eta orduan hasiko da emakumeen txapelketa. Finalak maiatzaren erdialdean jokatuko dituzte, dena ongi bidean. Datorren asteburu partidak ikusteko, egin klik hemen.
Hirugarren Maila
- Larretxea – Ibarburu / Markos – Bereziartua: 8-25.
- Arizmendi -Arbelaitz / Izkierdo – Aizkorreta: 25-13.
- Perez – Perez / Beitia – Juaristi: 6-25.
- Manzisidor – Ametza / Arruti – Lertxundi: 6-25.
Bigarren Maila
- Luixa – Etxeberria / Urdangain – Zubiarrain: 12-15.
- Luixa – Luluaga / Barbulo – Etxebeste: 25-7.
- Muñiz – Gametxo / Lizaso – Aldalur: 10-25.
Lehen Maila
- Arriaga – Garalde / Urrutia – Madariaga: 25-15.
