Ihote giroa sumatzen da Oiartzunen

Ezohiko ihoteak izango dira aurtengoak. Ohi baino ekitaldi gutxiago egongo dira, baina festa giro sumatu, sumatuko da.

ihoteak 2022 oiartzun Auzoak apainduta daude.

Bihar hasiko dira ihoteak. Ezohikoak izango dira aurtengoak. Intxixu, basandere eta sorginak ez dira bihar arratsaldean plazara jaitsiko, baina herrian zehar ibiliko dira.

Gogotsu daude oiartzuarrak, edo haietako batzuk, behintzat. Herriko hainbat txoko apainduta daude, ihoteetako pertsonaien zain.

ihoteak 2022 karrikaAntolakuntzak, egoera pandemikoa dela eta, ekitaldiak murriztea erabaki du. Modu horretan, auzoetako kuestazioak bakarrik egingo dituzte, larunbat goizean. Modu horretan, festa deszentralizatu egiten da, eta jende pilaketak saihestuko dira. Gero, auzo batzuetan bazkariak egingo dituzte.

Ostiraletako sua ez da piztuko, eta igande arratseko ekitaldia ezta ere ez da egingo. Hala ere, intxixu, sorgin eta basandereak herriko txokoetan ibiliko direla iragarri dute. Non? Zuk zeuk bilatu eta haien presentziarekin gozatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.