Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Udaberri honetan toka eta noka loratuko dira Oiartzunen

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Hikalaguna dinamika egingo du udaberrian. Izena emateko epea zabalik da, eta taldeka edo banaka bat egin daiteke. Hika aritzeko konpromisoa eskatu dute, data zehatz batzuetan.

hikalaguna erreportajea Hikalagunan parte hartzen dutenen artean liburuxka banatuko dute.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/02/18


Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak aspalditik du kezka hitanoaren erabilerarekin. Izan ere, Oiartzunen, hika aritzen direnen profil zehatza zein den zehaztu du euskara elkarteko Itsaso Aldaik: adineko gizonak. Eta, gainera, gutxi erabiltzen da.

Hitanoa berreskuratzeko hainbat dinamika abiarazi dituzte azken urteotan, ikastaroak edo Hikaldia, esaterako. Emakume eta gazteengan —batez ere— eragiteko egitasmo berria aurkeztu dute orain: Hikalaguna. Udaberrian egingo dute, martxoaren 21etik ekainaren 21era bitartean.

«Mintzalagunaren ideia hartu dugu Hikalaguna osatzeko, baina hura baino zerbait informalagoa egin nahi genuen. Aurrez egindako ikastaroen alde praktikoa izango da, nolabait», iragarri du Aldaik. Hala ere, mingaina hikaren erritmoan jarri nahi duen edonor beso zabalik jasoko dutela nabarmendu du.

Gogorarazi duenez, Mintzalagun taldeetan mintzalaguntzailearen figura dago, baina Hikalagunaren kasuan zaila ikusten zuten talde bakoitzean hitanoa menperatzen duen bat aurkitzea. Hala ere, inor ez dadila kezkatu edo beldurtu: Ttur-tturrek liburuxka bat osatu du, Oiartzungo hitanoaren formak jasotzen dituena.

Idoia Beratarbide Arrietak egin ditu ilustrazioak, eta Dixidu estudioak maketatu du liburuxka. Izena ematen dutenen artean banatuko dute liburuxka hori, ikastarorako tresna izan dadin, zalantzak daudenerako helduleku gisa.

Taldeka edo banaka eman daiteke izena. Taldeka emanez gero, adierazi dute «komenigarria» dela taldeko batek hitanoa menperatzea. «Baina ez da derrigorrezkoa», zehaztu du Aldaik.

Bakarka izena ematen dutenekin eurek osatuko lukete taldea, eta iragarri du saiatuko direla talde horietan ikastaroetatik pasatu den bat txertatzen. Izena ematen dutenen arabera antolatuko dituzte taldeak.

Saioak informalak izango direla zehaztu dute, eta horren adibide izango dira haien maiztasuna. «Talde bat elkartu daiteke hilean behin, edo astean behin. Hori norberak erabakiko du. Hikalagunak bai eskaintzen duela askatasun handiagoa. Saio bakoitzaren iraupena ere bakoitzak finkatuko du».

Adibide batekin ilustratu du hori: «Talde batean astean egun batez joaten badira, aprobetxa daiteke beraien artean hika aritzeko. Konpromiso bat hartzea izango da, tarte batean denak hika aritzeko».

Izen ematea
Aste honetan bertan ireki dute izena emateko epea. Eskuorria bete eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen egoitzan (Fermiñene etxea; Aialde kalea 2, 2. solairua) entregatu edo Hikalagun buzoietan utz daiteke. Toki honetan egongo dira buzoiak: Elorsoro kiroldegian, Manuel Lekuona bibliotekan eta Haurtzaro Ikastolan. «Eskuorrian bai jarri dugula zehazteko noiz geldituko diren, baita kontaktu bat ere. Jarraipen bat egiteko da, gure estatistiketarako», adierazi dute. Online ere egin daiteke; bakarka izena emateko kasuan, edo taldeka.

Beraz, ate joka den datorren udaberrian Oiartzunen hika eta noka berriro loratzea izango da helburua, gazte, ez hain gazte eta andre zein gizonen artean. Animatuko al ñaz/yaz?.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.