Arditurriko eremu bat lehengoratu dute
Arditurriko parketxearen inguruko eremu bat leheneratu da, Gipuzkoako aldundiaren Ingurumen Sailaren lanei esker.
![Arditurriko eremu bat lehengoratu dute](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/02/1645172318261.jpg)
Material organikoarekin egin dute lan.
Arditurriko parketxe inguruko eremu bat lehengoratu dutela jakinarazi du udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaritzak egin ditu obrak, arlo udalaren bereko sailarekin koordinazioan.
Adierazi dutenez, eremu degradatu bat lehengoratzeko bioingeniaritza lanak egin dituzte. “Horretarako”, zehaztu dute, “kreiner hormak erabili dira lurra eutsi eta egonkortzeko”.
Alertze enborrak eta sahats adarrak ere jarri dituzte eremu horretan, “ongi itsatsi eta hazten” direlako.