2022/2/21

'Mandamendu hipermodernoak' liburua aurkeztuko dute ostegunean

Iñigo Martinez Peña egilea gonbidatu dute Oiartzunera, eta solasaldia egingo dute berarekin, Olatz Mitxelena Larretak gidatutakoa.

'Entzunez Eraiki' egitasmoaren lehen saioa egin du EAJk

Proiektuko lehen topaketa Errenteria-Oreretan egin zen larunbatean. Egitasmoaren helburua da entzute aktiboaren bidez, proiektu politikoa gizarteari zabaltzea, ekimenak kontrastatzeko eta proiektuak herritarrekin partekatzeko.

Mikel del Val
Arditurriko eremu bat lehengoratu dute

Arditurriko eremu bat lehengoratu dute

Arditurriko parketxearen inguruko eremu bat leheneratu da, Gipuzkoako aldundiaren Ingurumen Sailaren lanei esker.

Lezoko konposta guneetara urteko lehen bisita, hilaren 23an

Osteguneko bisita 09:00etan hasiko dute teknikariek, Altamiran. Ondoren, herrian dauden gainontzeko lau guneetara joango dira.

oiarpe 2020 2021

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-02-21)

Ez da asteburu onena izan Oiarpekoentzat. Hamabi partida jokatu dituzte, eta horietatik lautan bakarrik lortu dute garaipena poltsikoratzea.

Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna, Eskolako 2030 Agendan

Belardien lanketa izango du ardatz Eskolako 2030 Agendak. Ezagutza horietan trebatzeko, formazio saioak izan dituzte irakasleek, ondoren ikasleekin aritzeko. Hurrengo hiruhilekoan egingo dute lanketa.

Mikel del Val

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-21)

Gizonen Allerru kinka larrian da etxean galduta. Munttarperen hiru taldeek irabazi egin dituzte asteburuko partidak.

plenoa oiartzun

Hamar puntukoa izango da otsaileko plenoa

Asteazken arratsaldean egingo dute ohiko plenoa. Kontratu eta hitzarmen berritzeak izango dira gai nagusiak, besteak beste.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-21)

Touringek eraman zuen Oarsoaldeako derbia Oiartzun menpean hartuta (2-1). Ereintzako neskek bolada onarekin jarraitzen dute azken garaipenarekin. Ostikok berriz irabazi zuen eta salbaziotik bi puntura jarri da.

Mikel del Val
touring oiartzun

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-21)

Nesken talde nagusiak Santanderreko Racingen kontra berdindu du etxean, eta mutilenak, berriz, Touring liderraren etxean berdindu du.

Gehiago