Hamar puntukoa izango da otsaileko plenoa

Asteazken arratsaldean egingo dute ohiko plenoa. Kontratu eta hitzarmen berritzeak izango dira gai nagusiak, besteak beste.

Oiartzungo udalbatza etzi arratsaldean bilduko da, 18:00etatik aurrera, hamar puntuko gai-zerrenda aztertzeko.

Gai gehienak hitzarmenen eta kontratuen berritzeak izango dira. Honakoa izango da gai-zerrenda osoa:

  1. Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.

  2. Lanbarrengo suteen aurkako sistema osatzen duten instalazioen harrera egitea.

  3. Udal eraikinen garbiketa kontratuaren behin betiko esleipena.

  4. Oiartzungo Ikastetxeei 21-22 ikasturteko E1 eskola kirola, eskola pilota, Muittu! eta eskola ordu gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmenak sinatzea eta dirulaguntza ebaztea.

  5. Udala eta Arraztalo Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan, 2022 urteko dirulaguntza onartzea.

  6. 2022ko diru-zaintza Planaren berri ematea.

  7. 2021ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.

  8. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.

  10. Eskari-galderak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.