Lezoko konposta guneetara urteko lehen bisita, hilaren 23an

Osteguneko bisita 09:00etan hasiko dute teknikariek, Altamiran. Ondoren, herrian dauden gainontzeko lau guneetara joango dira.

Lopeneko gunea.

Hilaren 23an (osteguna) egingo dute Lezoko konposta guneetara urteko lehen bisita teknikariek. 09:00etan hasiko dira herriko bost guneak ikuskatzen, bakoitzean 45 bat minutu egongo direlarik. Ondorengo ordena izango du adituen bisitak: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Konposta egiten dutenek teknikariekin euren kezka eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Ostegunekoa urteko lehena da, baina 2022an zehar beste zazpi bisita egingo dituztela jakinarazi du Lezoko Udalak. Hurrengoak apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, irailaren hasieran, urrian eta abenduan izango dira. Hilabete horietako azken asteazkenean etorriko dira konpostan adituak herrira.

Auzo konpostarekin bat egin nahi dutenek, edo ekarpena egin nahi dutenek, posta elektronikora mezua bidal dezakete, edo 647 05 74 02ra Whatsapp mezua bidali-

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.