'Mandamendu hipermodernoak' liburua aurkeztuko dute ostegunean

Iñigo Martinez Peña egilea gonbidatu dute Oiartzunera, eta solasaldia egingo dute berarekin, Olatz Mitxelena Larretak gidatutakoa.

Iñiigo Martinez Peña egilea gonbidatu dute Oiartzunera.

1545 argitaletxeak eta Oi(h)artzun Filosofikoak taldeak liburu aurkezpena antolatu dute datorren ostegunerako, hilak 24.

Iñigo Martinez Peñak Mandamentu hipermodernoak liburua (Elkar, 2021) aurkeztuko du. Olatz Mitxelena Larretak gidatuko du saioa, eta egilearekin solasean aritzeko aukera egongo da.

Liburu aurkezpena eta solasaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita.

Egileak azaldu duenez, egungo gizarte “hipermodernoari” begirada da liburua, eta pertsonek “pairatzen” dituzten mandamentuen zerrenda dago. Adibide batzuk jarri ditu: Izan zaitez zu zeu, ez ezazu denborarik galdu, bidaia ezazu, ez egon triste… Horrela, hemeretzi arte.

“Egungo eskaera horiek agertzen dira, eta bigundu nahi nituzke, umorea eta ironia landuta. Horrekin, bizitza bizigarriagoa egitea da helburua, eta irakurleari beste mandamentu batzuek pentsaraztea”, esan du Martinezek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.