Hamar puntukoa izango da otsaileko plenoa
Asteazken arratsaldean egingo dute ohiko plenoa. Kontratu eta hitzarmen berritzeak izango dira gai nagusiak, besteak beste.
Oiartzungo udalbatza etzi arratsaldean bilduko da, 18:00etatik aurrera, hamar puntuko gai-zerrenda aztertzeko.
Gai gehienak hitzarmenen eta kontratuen berritzeak izango dira. Honakoa izango da gai-zerrenda osoa:
-
Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
-
Lanbarrengo suteen aurkako sistema osatzen duten instalazioen harrera egitea.
-
Udal eraikinen garbiketa kontratuaren behin betiko esleipena.
-
Oiartzungo Ikastetxeei 21-22 ikasturteko E1 eskola kirola, eskola pilota, Muittu! eta eskola ordu gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmenak sinatzea eta dirulaguntza ebaztea.
-
Udala eta Arraztalo Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan, 2022 urteko dirulaguntza onartzea.
-
2022ko diru-zaintza Planaren berri ematea.
-
2021ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
-
Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
-
Beste organoen jardueraren jarraipena.
-
Eskari-galderak.
