Kirol elkarteek funtzionamendu gastuetarako laguntza eskatu dezakete
Martxoaren 23 arte izango da eskaerak egiteko epea, era telematikoan. Udalak 54.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara.
Oiartzungo kirol elkarte eta kluben ohiko funtzionamendu gastuetarako diru laguntzak eskatzeko epea irekita dagoela jakinarazi du udalak. Gaur hasi da epea.
Martxoaren 23 arte izango da eskaerak egiteko epea, era telematikoan. Dirulaguntzak banatzeko irizpideak Udalak eta UKABEren (Oiartzungo Kirol Aholku Batzordeak) artean adostutakoak dira. Guztira 54.000 euro bideratuko dituzte.
Horrez gain, kirol ekintzak antolatzeko diru laguntzak ere epe berean bideratuko dituzte. Horiek antolatu nahi dituzten eragileentzako 13.000 euro bideratuko dituzte.
Laguntza eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira martxoaren 23a baino lehen, udalaren webgunean. Bi diru laguntza lerroak deialdi irekietan ikus daitezke.