Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Ane Garmendia Irastorza. ‘Irabazi arte’-ko aktorea

"Horrelako telesailak beharrezkoak dira, gauzak aldatzeko"

Gaur emango dute, ETB1en, telesailaren hirugarren atala. Oztopoak gaindituz futbol taldea sortu duten neskak dira protagonista. Garmendiak Itsasoren papera jokatzen du; berak bizi izan duenaren antzeko rola du.

ane garmendia irastorza Ane Garmendia Irastorza (Oiartzun, 2005).
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/02/25

Gaur emango dute, ETB1en, telesailaren hirugarren atala. Oztopoak gaindituz futbol taldea sortu duten neskak dira protagonista. Ane Garmendia Irastorza oiartzuarrak Itsasoren papera jokatzen du; berak bizi izan duenaren antzeko rola du.

Irabazi arte-ren castingera aurkeztu zinen, amak animatuta. Baina zu, berez, futbolaren mundutik zatoz. Nolatan erabaki zenuen aurkeztea?
Hiru urte nituenetik toki guztietara joaten nintzen baloia eskuetan hartuta. Mutilekin aritzen nintzen futbolean, eta ondoren hasi nintzen Eskola Kirolan. Mutilak lehenago hasten ziren entrenatzen Oiartzun Kirol Elkartean. Amari proposatu nion klubera joateko, futbola gustuko genuen neska talde bat geundelako, ea uzten ziguten entrenatzen.

Ikusten genuen mutilek jokatzen zituztela partidak, lehiaketetan parte hartzen zutela, eta gu, bitartean, itxoiten.
Insistitu genuen, eta utzi ziguten entrenatzen, neska pixka bat zaharragoekin. Pixkanaka hasi ginen, eta Haur Mailan sortu genuen talde propioa. 16 urterekin, jarraitzen dut jokatzen.

Jende asko aurkeztu al zineten?
Lagun batek bidali zidan Whatsapp bidez deialdia. Ez nuen nire burua aktore bezala ikusten; figurante moduan, agian. Amak esaten zidan ez nuela galtzeko ezer, eta aurkeztu nintzen. Hiruzpalau fase ziren: batzuk etxetik egin ane garmendia irastorzabehar genituen, pandemiagatik; besteak, presentzialak.

Azken horietan gaizki pasatu nuen: Sevilla edo Madrilen aktore bidea egiten ari zen jendea etorri zen. Gainera, ni nintzen aurkeztu ziren guztien artean gazteena.

Entrenamendu batera joan aurretik, lagun batekin nintzen etxean, eta ama oihuka etorri zen, hautatu nindutela esanez. Ezin nuen sinetsi. Entrenamendura berandu iritsi ginen, baina merezi izan zuen.

Castinga nola joan zen? Antzezpenean oinarritu zen ala futboleko teknikak ere sartu ziren?
Aurkezpen bideoa izan zen lehendabizi. Ondoren, hiru eszena bidali zizkiguten, bi pertsonaiarekin. Etxean grabatu nuen, eta baloiarekin ukituak egiten nituen klip batzuk sartu nituen, ea zorterik zegoen. Presentzialean antzekoa izan zen: baloiarekin eta gero eszenekin, lehendabizi banaka eta gero taldeka.

Udan errodatu zenuten. Nola izan zen esperientzia?
Bi hilabetez aritu ginen. Leku pila batetan grabatu genuen, tartean Oiartzungo etxe batean eta Lezon.
Errutina zen gogorrena. Oiartzundik goizeko seitan edo zazpietan ateratzen nintzen, Donostiara, eta han taxi batek hartzen ninduen, lokalizazio batera joateko.

Egunero 11 ordu ziren errodatzen, eta etxera iristen nintzenerako 21:00ak izaten ziren. Hurrengo eguneko gidoia ikasten hasi behar nintzen orduan. Kameren aurrean jartzearekin ohitzen zarela esaten dute, baina niri azkeneko egunera arte iraun dit urduritasunak, egunero erronka berri bat zelako.

Nola daramazu zure burua pantailan ikustearena?
Ihoteak izan dira asteburuan, eta ume asko egon ziren Oiartzungo plazan. Egia da pixka bat begiratuta sentitu nintzela, baina jendea oso jatorra da. Hurbildu eta esaten dizutenean zein ongi egiten duzun lan, ilusio handia egiten du.

Uste duzu telesaila pedagogikoa izan daitekeela neskek baloia hartu eta plazara ateratzeko?
Hori da espero duguna. Emakumeen futbola urtez urte aldatzen joan dela egia da. Duela bost urte hasi nintzen futbolean, eta gauzak behintzat aldatu dira. Egia da orain neskak lehenago hasten direla futbolean. Oraindik pauso asko eman behar dira, gauza asko aldatu, eta horrelako mezuak dituzten telesailak, liburuak edo istorioak beharrezkoak dira, gauzak pixkanaka aldatzeko.

Nola ikusten duzu zure burua urte batzuk barru? Jarraituko duzu?
Futbolean jarraitzeko asmoa daukat, hori bai. Batxilergoko lehen maila egiten ari naiz, eta argi daukat lehenengo ikasketa horiek bukatuko ditudala, eta gero aktuazioarekin jarraitzeko aukera baldin badaukat, egingo dut. Erabakiko dut bi urte barru.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.