Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2022-02-25)
Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan, eta horien erdia izango da Madalensoron jokatuko dituztenak.
Oiarpe pilota elkarteko jokalariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Gehienak txapelketan lehenengo fasetakoak izango dira, norgehiagoka bat izan ezik.
Gaztetxoen mailan, Etxeberria eta Leonetek Euskal Herriko Kluben Liga Txapelketako finalerdia jokatuko dute gaur, 18:45etik aurrera, Madalensoron. Beste lau partida jokatuko dituzte etxeko pilotalekuan.
Hemen klik eginda ikus daiteke kartelera osoa.