2017 eta 2021 urteen arteko Oiartzuni buruzko prentsa albisteak, eskuragarri
Prentsa idatzian bost urte horietan agertutako albisteak bildu dituzte Manuel Lekuona bibliotekako hemerotekan. Liburutegiko bigarren solairuan daude.
Bilduma hori bibliotekako bigarren solairuan dago, Oiartzun urtekariak, Mugarri liburuak edota Xabier Lete prosa eta poesiako lehiaketako liburuxkak egoten diren gunean.
2017 aurreko prentsaren bilduma udaletxean daude, udal artxiboan hain zuzen ere.