[Galeria] Beti dago inauteriak ospatzeko tartea
Iazko hutsunearen ondoren, aurten berreskuratu dute inauterietako karrozen desfilea. Dantzarako eta txalo egiteko gogorik ez da falta izan.
Iaz ezin izan zuten inauteririk ospatu Trintxerpen, baina aurten bai, aurten bueltatu dira barrutiko inauteriak. Ohiko desfilea berreskuratu dute, eta bost konpartsek denbora gutxian entseatu behar izandakoa erakutsi dute Euskadi etorbidean.
Espaloietan ikusleek dantzari ezagunak eta ezezagunen koreografiekin gozatzeko aukera izan dute. Gainontzeko herrietako inauteriak baino astebete geroago ospatzen den arren, kolore leherketa eta ongi pasatzeko ez dira apaltzen. Inauteriak ospatzeko beti dagoelako tartea.