Giroa berotzen hasi dira Martxoak 8rako
Emakume taldeak bandera morea igo zuen atzo arratsaldean Gabierrotako biribilgunean. Gaur, M8aren harira, antzezlana ikusgai Lekuonan.
Errenteria-Oreretako emakume taldeak banderaren igoera egin zuen zuen atzo azken orduan. Euriak emandako su etena aprobetxatuz, Emakumeen Etxetik abiatu ziren Gabierrotako biribilgunera, musika bidelagun zutela.
Bertan, puxikak puztu eta lurrean finkatuta dagoen egiturara lotu zituzten. Azkenik, hagan zegoen ikurriña ondo gorde ondoren, bandera morea igo zuten. Horrela eman zioten hasiera ekitaldiez beteta dagoen Martxoak 8aren harira prestatu den egitarauari.
Gaur, larunbata, martxoak 5, antzezlana programatuta dago Lekuona Fabrikan 20:00etan. Partekatuz proiektuaren Emakumeok mugimenduan. Testimonios de migración ikusi ahal izango dute bertara joaten direnak. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.