Lau ipuin kontaketa, hil bukaeran

4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako kontakizunak dira.

ipuin kontaketa
Lau ipuin kontaketa entzuteko aukera eskainiko du Mikel Susperregik Pasaiako liburutegietan. Bereziki 4 eta 7 urte arteko haurrei zuzendutako ekimena da, eta 17:30etan hasiko dira kontakizun guztiak.
  • Sestremeneko kobazuloak. Juanba Berasategin, martxoaren 24an.
  • Dei misteriotsua. Trintxerpeko Alkateordetzan, martxoaren 25ean.
  • Lorito lotsagabea. San Pedroko liburutegian, martxoaren 29an.
  • Kamioi bat eta zenbait istripu. Antxoko Kultur arteoan, martxoaren 30ean.
 
Pasaiako liburutegiek lau ipuin kontaketa eskainiko dizkigute Mikel Susperregi kontalariaren eskutik. 4 eta 7 urte arteko neska-mutil guztiak gonbidatuta zaudete. Zatozte eta gozatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.