Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera, hilaren 24an

2021ean jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago bilera.

Urmendi Haur Eskolako gela bat.

2022/2023 ikasturtean Ertainen taldeetan egongo diren haurren gurasoentzako bilera informatiboa antolatu dute Urmendi Haur Eskolan. Bilera egoitza nagusian izango da, eta horren ostean eskola bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Bilera hilaren 24an izango da.

Hezkuntza etapa osoan (0-3 urte) aurrematrikulazioa martxan da dagoeneko, eta apirilaren 30a arte egongo da irekita epea. Harremanetan jarri ahal izateko, interesdunek badute 943 26 00 86 telefonora deitzea edo email bat idaztea hemen klik eginez. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.