2022/3/17

pirinioetako bidea oiartzun

Pirinioetako Bidea Oiartzunen lantzen hasteko hitzordua jarri du Gure Eskuk

Larunbatean Oarsoaldeko aurkezpenera joateko gonbita egin dute, eta asteazkenean Oiartzunen "lur hartzen joateko" batzarra.

Bi gizon atxilotu dituzte, Pasaiako etxe batean lapurtu izana egotzita

Ebasketa etxekoak lo zeudela egin zuten. Esnatu zirenean etxea "hankaz gora" topatu zuten jabeek, eta salaketa jarri zuten Ertzaintzan.

Amalur Sariak emango ditu lehenengoz Labore Oarsok larunbatean

Lehen ekitaldi horretan, elikadura burujabetzan aitzindari diren emakumeak omenduko dira. Aurtengo sariduna Maixabel Arretxe ekoizlea izango da.

Mikel del Val
korrika kulturala oiartzun

Kultur ekitaldiak ere ttipi-ttipi etorriko dira, Korrika berotzeko

Oiartzungo Korrika Kulturalaren barruko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Apirilaren 9an eguna ederki girotuko dute.

intxaurrondoa ibargain

Larunbat arratsaldean gogoraraziko dituzte hildakoak

Abaraxka ludotekak antolatuta, Ibargain parkeko intxaurrondoaren inguruan elkartuko dira hildakoak gogorarazteko.

aht oarsoaldea

AHTren Oarsoaldeko ibilbideari buruzko erakusketa, Laboren

Labore Oarsoren egoitzan ikus daiteke Astigarraga eta Lezo arteko ibilbideak izango duen eragina, AHTren kontrako taldearen eskutik.

arraztalo auzolana

Arraztalok hilaren 31n egingo du urteko batzarra

Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira elkartekoak, iazko diru-kontuak, kontsumo taldea eta enplegu zentro bereziari buruzkoak partekatzeko.

'Ordena eta txukunketa', Oarsoaldeko Mintzagun tailerrean

Maitane Ormazabalek etxeko edo lantokiko gaien ordenari buruzko ikuspegia emango du Oarsoaldeko sei euskaltegietan.

azoka elizalde

Elizaldeko DBH4ko ikasleek bigarren eskuko azoka antolatu dute

Ikas bidaia finantzatzeko merkatu txikia egingo dute ostiralean eta larunbatean, eta Mauritaniarako eskola materiala ere jasoko dute.

Illumbe Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du larunbatean

Pasaiako taldeko musikariak Usurbilgo Salbatore parrokian arituko dira etzi, larunbata, Joseba Garmendiaren zuzendaritzapean.

Urrea Pasaia Kayakentzat, baita Eskola Kirolean ere

Joan den igandean Irunen hasi zen Gipuzkoako Eskola Kiroleko piraguismo lehia. Urdinen taldeko Gaizka Lopez nagusitu zen berriro ere.

Gehiago