Illumbe Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du larunbatean

Pasaiako taldeko musikariak Usurbilgo Salbatore parrokian arituko dira etzi, larunbata, Joseba Garmendiaren zuzendaritzapean.

Illumbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertu baten artxiboko irudia.

Etzi, larunbata, kontzertua eskainiko du Illumbe Orkestra Sinfonikoak Usurbilgo Salbatore parrokian. 18:00etan hasiko dira musika sortzen, Joseba Garmendiaren zuzendaritzapean.

Gonbita egin die Illumbek pasaitarrei nahiz musikaz gozatu nahi duen orori emanaldira bertara daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.