Arraztalok hilaren 31n egingo du urteko batzarra
Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira elkartekoak, iazko diru-kontuak, kontsumo taldea eta enplegu zentro bereziari buruzkoak partekatzeko.
Arraztalo Oiartzungo gaixo psikikoen senideen elkarteak batzarra egingo du hilaren 31n, osteguna. Manuel Lekuona bibliotekan jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Bost gai jorratuko dituzte elkarteko kideek: lan integrazio programa; iazko diru kontuak; kontsumo taldea; enplegu zentro berezia eta bakoitzak eraman lezakeena.