Larunbat arratsaldean gogoraraziko dituzte hildakoak
Abaraxka ludotekak antolatuta, Ibargain parkeko intxaurrondoaren inguruan elkartuko dira hildakoak gogorarazteko.
Abaraxka udal ludotekak iaz landatu zuen hildakoak gogorarazteko intxaurrondoa. Ibargain parkean jarri zuten memoriaren sinbolo izango den hori, herritarrek kokalekua hala erabakita.
Aurten bigarren aldiz egingo dute ekitaldi hori. Herritarren parte hartzearekin diseinatu dute ekitaldi xumea. Aurtengoan, arratsaldez izango da, 17:00etan hasita.
Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte bertara, eta aurreratu dituzte prestatu dituzten hainbat gauza: agurra, musika, antzerkia, bertsoak, marrazkiak…
Iazko ekitaldia bideoan laburtuta ikus daiteke.