Feministen asanbladak batzarra egingo du astelehenean, "365 egun" borrokatzen delako
Martxoaren 8 "ederraren" ondoren, lanean jarraituko dute herriko feministek. Bat egitera deitu dituzte herriko emakumeak.
Pasa den astean mobilizazio jendetsua egin zuten Oiartzunen, herriko mugimendu feministak deituta. Martxoaren 8a “ederra” izan zela iritzita, borrokan jarraitzeko deia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak.
Horregatik, datorren astelehenean —hilak 21— batzarra egingo dute, Munanierren, 17:00etatik aurrera. Oraindik bat egin ez duten emakume oiartzuarrak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera, Oiartzun feministago bat eraikitzeko. Izan ere, haien esanetan, feminismoa “365 egunez” borrokatu behar da.