Bihar kantujira ospatuko da Lezon
Seigarren kantujira Aiton Bordatik abiatuko da bihar, 12:30ean.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2015/01/kantujira.lezo_.jpg)
Ohikoa den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean kantujira aterako da Lezoko kaleetatik. Beraz, seigarren kantujira martxoaren 19an ospatuko da. 12:30ean abiatuko dira Aiton Bordatik, eta Gurutze Santuaren Plazan amaituko da, Kaialde eta Kale Nagusitik pasa ondoren.
Lezoko Udalak herritarrak gonbidatu eta animatu nahi ditu parte hartzera.