Ukrainarekin elkartasun kontzertua martxoaren 26an
Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua 20:30ean izango da Fatimako Elizan.
‘Gure Bakarlariak’ zikloarekin eman nahi dio hasiera 2022-23 denboraldiari Errenteriako Musika Kultur Elkarteak. Horretarako, Ukrainarekin elkartasun kontzertua antolatu dute martxoak 26rako Fatimako Elizan 20:30etan. Lehen kontzertuan Orkestra Sinfonikoko bakarlaria Oscar Abellaren partaidetzarekin kontatuko dute.
Hurrengo astean emango ditu elkarteak kontzertuaren eta zikloaren xehetasun gehiago.