Lehendabiziko aldiz antolatuko dituzte Meipiko jaiak

Apirilaren 2an barrikotea antolatu dute. Jaiak maiatzaren 13an, 14ean eta 15ean izango dira.

Meipiko Jai Batzordeko kideak.

Lehendabiziko Meipiko Jaiak maiatzaren 13tik 15era ospatuko dituzte. Antolakuntza lanetan adin guztietako jendea eta auzoko koadrilen ordezkariak daude. Herriko tabernarien eta komertzianteen laguntza ere badute. 

Egitarauan euskal dantzak, rock-a, kontzertua, danborrada, mariatxiak, bazkari herrikoia eta bestelako aktibitateak daude. Jaiak guztiz autofinantziatuak direnez, gaur bertan denboraldi honetako lehen lotea zozketatuko dute.

Bestetik, apirilaren 2an herri barrikotea antolatu dute pilotaleku estalian. Afaria amaitu ostean txosna egongo da, eta DJ batek alaituko du gaua. 15 euroko prezioa izango dute tiketek, eta herriko hainbat tabernetan eta dendatan erosi ahal izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.