Madalenak prestatzeko lehenengo bilera deitu dute
Bilera ostiralean izango da, martxoak 25, 19:00etan Reina Aretoan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2015/07/madalenak_2015__xanti_eta_.jpg)
Errenteriako Udalak Madalenak prestatzeko lehehengo bilera deitu du. Hurrengo ostiralean izango da, martxoak 25, 19:00etan Reina Aretoan. Udalak herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzeko deia luzatzen die.