Neguko kontzertua eta zarrabete topaketa, larunbatean
Soinuenea hogeigarren urteurrena ospatzen ari da martxoan, eta larunbateko ekitaldi sortak jarriko die ginga.
Soinuenea/Herri Musikaren Txokoa duela hogei urte sortu zen, eta urteurren hori ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi egin dituzte hilabete honetan zehar. Larunbaterako egun osoko egitaraua egin dute, zarrabetea instrumentua ardatz hartuta.
Goizean, 10:00etan, zarrabete joleak Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira. 11:30ean, berriz, Miro Casabella galiziarrak kontzertu didaktikoa eskainiko du udaletxeko pleno aretoan.
13:30ean, berriz, zarrabete joleek emanaldia eskainiko dut Killirikupen, goizeko ekitaldiekin bukatzeko.
Arratsalderako gorde dute Neguko Kontzertua. Data berria da, baina protagonistak berberak izango dira: Casabella galiziarra, eta Bravo & Bueno euskal herritarrak. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, udaletxean bertan.
Aurreko asteburuetan ere hainbat ekitaldi egin dituzte, egoitza Ergoienen duen fundazioaren urteurren biribila ospatzeko.