'Luze edo motz' antzerkia Xenpelarren
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik umorearen bitartez generoa izango dute hizpide.
22. Korrikara begira giroa berotzen hasteko ekitaldi ezberdinak antolatzen ari dira Errenteria-Oreretan. Horietako bat Luze edo motz antzerkia izango da, hilaren 25ean egingo dutena. Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen eskutik, generoari lotutako kontuak umorez jorratuko du antzezlanak. Helburua, gure gizartea zertan geratzen den motz eta zertan labur jakitea erakustea izango da.
Hitzordua martxoaren 25ean izango da, 19:00etan Xenpelar Etxean. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.