Haurtzaroko ikasleek EHUren 'Loratu Herria' proiektuan parte hartu dute
DBH3ko Mendibil-Txara inguruko belardietan fauna eta florari argazkiak atera dizkiote, eta haiek identifikatu. Laugarren mailakoek lur zatiak aztertu dituzte.
loratu herria haurtzaro Haurtzaro Ikastolako DBH3 eta DBH4ko ikasleek Mendibil-Txara inguruko zelaiak eta larreak ikertzen aritu dira, udaberria loratzen ari den garaian.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Botanika sailaren Loratua Herria proiektuaren barruan parte hartu dute, larre eta belardietako espeziekiko jakin-mina pizteko.
Bi mailetako ikasleak
DBH3ko ikasleek inguruko belardietan fauna eta florari argazkiak atera dizkiete, eta irudi horietako espezien izen zientifiko eta arruntak ezagutu dituzte. Identifikatzeko, irakasleen laguntza eta Google Lens aplikazioa erabili dute.
Maila bat zaharragokoek, berriz, metro koadro banako eremuak aztertu dituzte. Fitxen laguntzarekin, flora, fauna eta sustraiak aztertu dituzte. Bertan jasotako mesofauna eta landareak laborategian ikertu dituzte.
Bildutako material guztiaren behaketa eta identifikazioa izan da lehen lana. Horrela, landareak lehortu eta horma-irudi batzuk osatu dituzte.
“Ingurumen iraunkorragoaren alde egiteko proiektu interesgarria da. Belaunaldiz belaunaldi dugun ezagupena zaindu beharreko altxorra da”, adierazi du Oneka Zapirain irakasleak.
- DBH3koek argazkiak atera dizkiete fauna eta florari.
- DBHkoek metro koadro bat aztertu dute.
- DBHkoek metro koadro bat aztertu dute.



