Pantaila akustikoak ezarriko ditu Gipuzkoako Aldundiak Beraunen

Arramendiko zubiaren eta futbol-zelaiaren gaineko pasabidearen artean ezarriko dira pantaila akustikoak.

Errenteria-Oreretako Arramendi Pasealekua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zaratak saihesteko pantaila akustikoak ezarriko ditu Beraunen. GI-20 errepidean ezarriko dira hain zuzen ere, Donostiarako noranzkoan. Inbertsioa ia 2 milioi eurokoa izango da, eta 8 hilabeteko epea izango dute lanek.

Ia 4.000 pertsona inguruk jasaten dute 55dB baino gehiagoko zarata-maila gaueko ordutegian Arramendiko zubiaren eta futbol-zelaiaren ondoko gaineko pasabidearen artean bizi diren herritarrek. Aldundiaren esanetan, ezarriko diren pantaila akustikoek “egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute”.

Pantailak metalezkoak eta fonoxurgatzaileak izango dira, eta altuera gutxieneko 2 metroetatik 4 metroetara joango da. Obrak dirauen bitartean, eskuineko erreia eta bazterbidea itxita egongo dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.