Aurkia eta ifrentzua palista oiartzuarrentzat, gizonen kanporaketetan

Dozena bat partida jokatu dituzte asteburuan. Oiartzungo bi bikote aritu dira, eta Arizmendi eta Arbelaitzek aurrera egin dute.

pala txapelketako emaitzak 2022 03 29 Zutik, Del Rio, Eldua, Toledo epailea, Karrera eta Olano. Makurtuta, Beitia, Juaristi, Larburu eta Artola.

Giriziak antolatzen duen pala txapelketan hamabi partida jokatu dituzte asteburuan. Horietako hiru emakumeen ligaxketako partidak izan dira, eta gainontzeko bederatziak gizonen kanporaketa fasekoak.

Bertan Oiartzungo bi bikote aritu dira, eta bakarrak lortu du aurrera egitea. Arizmendi eta Arbelaitzek osatutakoa da hori. Vicente eta Arizabalo pasaitarrei zazpi puntuko aldeagatik irabazi diete.

Mitxelena eta Asteasuinzarra bikoteak, berriz, Nuin eta Ferreiro donostiarren kontra galdu du bere partida, sei tantogatik. Ondorioz, txapelketatik kanpo geratu dira.

Emakumeen txapelketari dagokionez, hiru jardunaldi jokatu dituzte, eta asteburu honetakoa izango da ligaxka faseko azkena. Hurrengoan hasiko dira kanporaketekin.

Gizonen Lehen Maila

  • Salaberria — Huegun / Loidi — Goñi: 25-23.

Gizonen Bigarren Maila

  • Urdangarin — Zubiarrain / Begiristain — Arteaga: 16-25.
  • Larralde — Beloki / Luixa — Etxeberria: 23-25.
  • Andueza — Rodriguez  ⁄  Barinagarrementeria — Berasaluze: 25-14.

Gizonen Hirugarren Maila

  • Etxabe — Txapei / Perez — Perez: 25-7.
  • Arizmendi — Aranburu / Vicente — Arizabalo: 25-18.
  • Laso — Loidi / Areiza  — Olasagasti: 25-21.
  • Beitia — Uaristi / Larburu — Artola: 25-14.
  • Nuin — Ferreiro / Mitxelena — Asteasuinzarra: 25-19.

Emakumeen Txapelketa

  • Gartziandia — Balzola / Eizmendi — Balerdi: 4-25.
  • Agirre — Murua / Rekalde — Anza: 25-8.
  • Olano — Karrera / Del Rio — Eldua: 25-12.
pala txapelketako emaitzak 2022 03 29

Zutik, Larralde, Beloki, Bidegain epailea, Luixa eta Etxeberria. Makurtuta, Gartziandia, Balzola, Balerdi eta Eizmendi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.