Arte sorkuntzarako diru-laguntzak emango ditu udalak

Sorkuntza edota ekoizpen prozesuak laguntzeko 6.000 euro bideratuko dituzte. Eskaera egiteko epea ostiralean zabalduko dute.

sorkuntza diru laguntzak Sorkuntza eta ekoizpen lanak lagunduko dituzte.

Arte sorkuntzetarako eta ekoizpen prozesuetarako diru-laguntzen lerroa lortu du udaleko Kultura Sailak. Oiartzunen arte-sorkuntza edo ekoizpen-prozesuak garatzen ari diren sortzaileei zuzenduta egongo da.

Diru-laguntzak lehenengo aldiz emango dituzte. Guztira 6.000 euro bideratuko dituzte, hainbat diziplinetara: zinema, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkigintza edota arte plastikoen arloetako sorkuntza eta ekoizpen-prozesuak.

Diru laguntza eskaerak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egin beharko dira, presentzialki edo telematikoki. Informazio osoa udalaren webgunean aurki daiteke, deialdi irekien atalean.

Kultura Sailaren kontaktua

  • Oiartzungo Udaleko Kultura saila.
  • Helbidea: Donibane kalea, 11
    Manuel Lekuona biblioteka, 2. solairua
    E-posta helbidea.
  • Telefonoa: 943 49 10 34.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.