Ernairen Gazte Martxara joateko autobusa antolatu dute
Apirilaren 14aren eta 17aren artean Zugarramurdi eta Iruñea arteko ibilaldia egingo dute, ekitaldi politiko eta musikalekin.
Ernai gazte antolakundeak gazte martxa antolatu du apirilaren 14tik 17ra. Nafarroa Garaiaren ipar ekialdean izango da: Zugarramurdi eta Elizondo lotuko dituzte.
Aurreko bi urteetan ezin izan zuten martxa egin, eta 2022an berriro helduko diote. Baztan bailara ez dute ausaz aukeratu, aurten beteko baitira 500 urte tropa gaztelarrek Amaiurko gaztelua setiatu zutenetik.
Apirilaren 14an Zugarramurditik hasi eta Erratzun geratuko dira. Hurrengo egunean Erratzutik Elizondorako bidea egingo dute, eta han hasiko da egitarau politiko eta musikala. Ostiralerako sarrerak eros daiteke, baita larunbaterakoa ere. Bi egunetarako bonua ere eskura daiteke.
Gazte Martxa Iruñean bukatuko da, Aberri Egunaren ospakizun aldarrikatzailearekin.
Autobus zerrenda
Ernaik Errenteria-Oreretatik aterako den autobusa antolatu du. Izena emateko zerrenda jarri dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko hainbat txokotan:
- Errenteria-Orereta: Sindikato taberna.
- Oiartzun: Kastro taberna.
- Lezo: Tiñelu taberna.
- Irun: Hazia taberna.