Karnaba eta Herri Arte Eskolako orkestraren kontzertua, basilikan

Kontzertua igande honetan izango da, apirilak 3, 12:30ean.

Herri Arte Eskolako orkestra, Donostiako udaletxean.

Errenteria-Oreretako Maria Magdalena basilikak Karnaba Otxotearen eta Herri Arte Eskolako orkestraren kontzertua hartuko du hurrengo igandean, apirilak 3. Emanaldia 12:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Lehen zatian, Karnaba Otxoteak Sorozabal, Jaroff eta Brhams-en obrak interpretatuko dituzte, bakarlari bezala Mikel Aldanondo tenorea eta Jon Larrea baxua arituko dira.

Bigarren zatian, Herri Arte eskola orkestrak, L.Bocheriniren txelo kontzertua, bakarlari bezala Maider Zapirain, A.Vivaldiren biolin kontzertua, bakarreko biolina Maider Otegi eta bigarren Orkestral suitea J.S.Bach, bakarreko flauta Aitor Galdos arituko dira.

Kontzertua amaitzeko K. Jenkinen Benedictusa elkar joko dute, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.