Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Ukraina eta Sahararako irtenbide politikoa eskatu du udalbatzak

Oiartzun
PolitikaUdala

Nazioarteko gatazka horiei buruzko mozio bana aztertu dute martxoko plenoan. Euskararentzako hainbat laguntza onartu dituzte.

martxoa plenoa oiartzun kronika Atzoko bozketa guztiak aho batez onartu zituzten.
2022/03/31
Erik Gartzia Erik Gartzia

Oiartzungo udalbatzak martxoari dagokion udalbatza egin zuen atzo. Ukrainari buruzko bi mozio zituzten eskuartean, baina bateratua aurkeztea adostu zuten EH Bilduk eta EAJk.

Horrela, Errusiak duela hilabete pasatxo egin zuen erasoa “justifikaziorik gabekoa” dela uste dute, eta borrokak geratzeko eskatu. Erasoa “arbuiatu” dute, “nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa” delako. Halaber, Oarsoaldean bizi den ukrainar komunitateari elkartasuna helarazi diote.

Bide diplomatikoaren alde egin dezan eskatu diote Errusiari, eta Europako Batasunari “ahalegin handiagoa” egin dezaten. Halaber, Minskeko Akordioetara bueltatzeko eskatu zuten bi udal taldeek aho batez.

Saharan ere, irtenbide eske

EH Bilduk Mendebaldeko Saharari buruzko mozioa aurkeztu zuen. Espainiako Gobernuak zuen jarrera “errotik” aldatu dela salatu zuten, eta estatu horri eskatu diote irtenbidea susta dezala, dituen lotura historikoengatik.

EAJk aldeko bota eman zuen, “ezbairik gabe”. Janire Mitxelenak azaldu zuenez, Espainiako Gobernuak gaiarekiko zegoen “adostasun historikoa” hautsi du, eta Sahara “oparitzat” eman dio Marokori.

Saharako herriarekin zein Madrilgo Kongresuko gainontzeko taldeekin “errespetu faltarekin” jokatu dela uste dute. Gaineratu zuenez, Maroko ez da giza eskubideak errespetatzearen eredu. Horrez gain, Marokoren planak onartuta, Aljeriaren kontra joan daitekeela ohartarazi zuen. “Hori arriskutsua da gauden egoera honetan”, zehaztu zuen.

Olga Leibar EH Bilduko zinegotziak, bere aldetik, gogorarazi zuen apirilaren 7rako Sahararen aldeko ekitaldiak antolatu dituztela. Ia egun osoko egitaraua prestatu dute diaspora sahararrak eta haien aldeko elkarteek. Manifestazio batekin bukatuko da, 19:00etan abiatuko dena.

Udal langileen soldatak

Mozioak atzean utzita, udal langileen soldatak izan zituzten hizpide. %2 igoko da, Espainiako estatuko zein EAEko araudiek baimentzen duten kopuru handiena.

Jexux Leonetek azaldu zuenez, igoera horrek ez du langileen babesik. Lan harremanak arautzeko esparruan “burujabetza falta” salatu zuen alkateak, eta jakitun dela langileen eroste-ahalmena asko jaitsiko dela. Konpentsatzeko beste bide batzuk bilatuko dituztela iragarri zuen.

Euskara eta kulturarako partidak

Euskara sustatzeko hainbat diru laguntza onartu zituzten, horiek ere aho batez. Ttur-tturri 105.702 euro bideratuko dizkio, lantzen dituen egitasmoak aurrera eraman ditzan (Oiartzuarren Baitan, Kuadrillategi, Euskaraldia, Txerri Eguna…).

Oiartzun Irratia funtzionamenduari, berriz, 58.000 euro bideratuko zaizkio. Horrez gain, euskara arloko diru-laguntzak ematea adostu zuten. Horrela, 76.140 euro zuzenduko dituzte arlo sozioekonomikoan euskararen normalizaziora, euskara ikasleei eta udalaz kanpoko eragileei.

Gainera, kultura ekitaldiak antolatzeko 43.000 euro bideratuko ditu udalak.

Mendi publikoak

Mendiko lursail publikoekin zerikusia duten bi puntu aztertu zituzten. Alde batetik, Kausua mendiko partikular batek itxitura egin du, eta jabetza publikoa usurpatzen ari denez, espedientea irekiko diote, aho batez onartuta. Udalak ohartarazi zion gaizki ari zela, baina partikularrak ez zuen atzera egin.

Bestetik, Pikokaraten eremu publiko bat hamabost urterako emakidan uztea ere onartu zuten. Txerriak hazteko eremua izango da, ustiategiaren ondoan.

Hainbat baldintza bete beharko ditu: ezingo du eraikin berririk egin, eta onuradunak zaindu beharko du eremua, besteak beste. Hura ere aho batez onartu zen.

Azkenik, Oarsoaldea Garapen Agentziari 2022. urtean egin beharreko ekarpena ere onartu zen, hori ere kontsentsuz. Guztira, 437.664 euro bideratuko zaizkio industria, etxebizitza, turismo, euskara, gizarteratzea, hiri berriztapen, kontsumo… arloetako proiektuak garatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.