Korrikaren harira, AEK-k egitaraua prestatu du biharko, San Pedron
Entsalada lehiaketa egingo dute 19:00etan, Antxeta elkartean; eta afari autogestionatua Arraunlari kalean, 21:00etatik aurrera.
Oarsoaldeko AEKren baitako San Pedroko Korrika Batzordeak egitaraua antolatu du biharko, larunbata. Arratsaldeko 19:00etan, entsalada lehiaketa egingo dute Antxeta elkartean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Irabazleak Laboreren saski bat jasoko du. Lehiaketaren ostean, Bokata-afari autogestionatua antolatu dute, Arraunlari kalean. Afaria gaueko 21:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek Andoni Ollokiegiren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Ekimen hau Korrikaren hogeita bigarren edizioaren baitakoa da. Hona hemen Pasaiako egitarau osoa.