2022/4/1

iker sarriegi elkarretaratzea oiartzun

"Sententzia hau injustizia bat dela salatu nahi dugu"

Iker Sarriegiri elkartasuna adierazi diote bere herrikideek. Zigorrik ez ezartzea eta konponbidea aldarrikatu dituzte.

Etxeko langileen egoeraren berri eman dute Emakumeen Etxean

SOS Arrazakeriak bere ikerketa bertaratutakoen aurrean azaldu du.

[Erreportajea] Pausoz pauso, «hitzarmen duin bat» lortu arte

Pasaiako etxez etxeko langileak kexu dira. Exijitu zaien formakuntza ez dator bat ordainarekin, eta hamar urte daramatzate egoera berean. «Bizi baldintza duinak» nahi dituzte.

lander garro

'Tipularen sehaska kanta' dokumentala, Niessen Kulturgunean

Lander Garro dokumentalaren zuzendari errenteriarra bertan izango da bere lana aurkezten.

Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute errenteriarrek, otsailaren 12a baino lehen.
bazterrak txukuntzen erreportajea

Planetaren kutsadura norberaren ondoan hasten delako

Bazterrak Txukuntzen taldeak lehenengo auzolana egin du. 800 hondakinetik gora jaso dituzte. Eginbehar nagusia, baina, kontzientziazioan dagoela argi dute, txokoak ez zikintzeko.

Mindarako hiru pilotari izango dira pilota egokituko finalean

Adimen urritasuneko palaz binakako final handia igandean izango da Eibarko Astelena pilotalekuan, eta ETB1en ikusi ahal izango da, 12:00etan.

Pasaiako EH Bilduk Aberri Egunerako autobusa antolatu du

Koalizioak Iruñean ospatuko du Aberri Eguna, datorren apirilaren 17an. Pasaiatik abiatuko den autobusean izena emateko epea zabalik da.

MAIXABEL ARRETXE. BARAZKI EKOIZLEA

[Elkarrizketa] "Erretiroa hartzeko adina daukat, baina ez dut utzi nahi, gustura nago"

Labore Oarsoren Amalur Sariaren lehen omendua izan da ekoizle errenteriarra. Gustu handiz hartu du, eta baikor baloratu du sari hori sortu izana. Bere ibilbideaz mintzatu, eta baserriaren bilakaeraz kezkati azaldu da.

Udalbatzak Mendebaldeko Sahararen inguruko mozioa onartu du

EH Bilduk egin du proposamena, eta EAJ zein Ahal Dugu-Podemosen bozkekin egin du aurrera. PSE-EEk aurka bozkatu du.

Ikasleek udaletxeko jarduna ezagutu dute

Astearte eta asteazkenean, Pasaiako 120 ikasle inguruk udaletxeko zerbitzu eta teknikarien lanen inguruko hitzaldi eta tailerrak jaso zituzten.

Datorren apirilaren 7an, auzo-konpostajearen bilera orokorra

Bi urtez ezin ospatu izan ondoren, 2021ko balorazioa egiteko eta datozen hilabetetako berrikuntzak aurkezteko elkartuko dira.

Oiarperen asteburuko pilota partidak (2022-04-01)

Oiartzungo pilota elkartekoek 21 partida dituzte asteburu honetan Oiarpekoek. Haur Mailako hirugarren kategorian finalerdiak jokatuko dituzte.

Bihar aurkeztuko du GEk Pirinioetako Bidearen egitasmoa

Uztaileko egitasmoaren nondik norakoez arituko dira. Hitzordua goizeko 11:00etan finkatu dute, Euskara eta Kultura Aretoan.

Korrikaren harira, AEK-k egitaraua prestatu du biharko, San Pedron

Entsalada lehiaketa egingo dute 19:00etan, Antxeta elkartean; eta afari autogestionatua Arraunlari kalean, 21:00etatik aurrera.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-04-01)

Touringeko mutilek aurreko jardunaldiko porrota atzean uzten saiatuko dira. Ereintzako neskek seigarren garaipena jarraian bilatuko dute.

Lezoko kantu jira, hilaren 9an

Euskal kantuak Lezoko kaleetatik zabalduko dituzte berriz ere kantu jirako lagunek. 12:30ean aterako dira Aiton Bordatik.

Tomatearen Tailerra, Baratze Parkean

Asteazkenean etorriko da Furgobaratza Lezoko Baratze Parkera. Tomateen gainekoak azaltzeko tailerra egingo dute.

oiartzun san ignacio

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-04-01)

Futbol talde nagusiek Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan jokatuko dute. Saskibaloi taldeak etxetik kanpo ariko dira.

IRITZI EMAILEAK. LIERNI HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Imajinatu

Gehiago