Ikasleek udaletxeko jarduna ezagutu dute

Astearte eta asteazkenean, Pasaiako 120 ikasle inguruk udaletxeko zerbitzu eta teknikarien lanen inguruko hitzaldi eta tailerrak jaso zituzten.

Aste honetan Pasaiako Udala bisitatu dute hamarnaka ikaslek.

Joan den astearte eta asteazkenean, Pasaiako 120 haur inguru udaletxera bertaratu ziren, udal zerbitzuak, teknikariak eta funtzionatzeko moduak ezagutzeko. Besteak beste, kale-garbiketa, zaborraren kudeaketa, konponketak, argiteria, lorezaintza bezalako zerbitzuez hitz egin zuten, baita lan egin ere. Hortaz gain, udaleko ordezkari politiko eta teknikariei proposamen berriak helarazi zizkieten ikasleek.

Izaskun Gomez alkatea oso pozik agertu da proiektuak izan duen babesarengatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.