Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mindarako hiru pilotari izango dira pilota egokituko finalean

Adimen urritasuneko palaz binakako final handia igandean izango da Eibarko Astelena pilotalekuan, eta ETB1en ikusi ahal izango da, 12:00etan.

Astelena pilotalekuan jokatuko dira finalak. Argazkia: Eibarko Udala.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/01

Euskal pilota egokituko 2022ko sari nagusiko finalak jokatuko dira igandean, hilak 3, Eibarko Astelena pilotalekuan. Finalean adimen urritasuneko eta urritasun fisikoko pilotariak lehiatuko dira, eta adimen urritasuneko finalari dagokionez, Errenteria-Oreretako Mindara Elkarteko hiru pilotarik jokatuko dute palaz binaka. Alde batetik, Mindarako Eneko Sagarmendi Lorea Iribar zarauztarrarekin batera ariko da final handian, eta euren aurkariak Mindarako Sheila Cueto eta Iraitz Huegun pilotariak izango dira.

Bi bikoteak momentu onean iritsi dira finalera euren partida guztiak irabazi ondoren. Sagarmendik eta Iribarrek 15-5 irabazi zuten euren finalerdia, eta Cueto eta Huegunek, berriz, 15-10. Finala, ordea, 25 tantoratara izango da. Eneko Sagarmendik nabarmendu du “oso partida gogorra” espero duela: “Iraitz oso ondo ezagutzen dut, ohitua nago bere kontra jokatzen. Partida oso gogorra izango da”.

Sagarmendi Lorea Iribar zarauztarrarekin batera ari da jokatzen txapelketa, eta onartu du “oso ondo moldatzen” direla. Horrez gain, Mindarako pilotariak baietsi du “fisikoki oso ondo” iristen dela eta finalera begira “oso animatua” dagoela.

Final handia ETB1en ikusi ahal izango da 12:00etan. Aurtengo finalerako hautatu den frontoia profesionalen munduan garrantzitsuenetakoa den bat da: Eibarko Astelena pilotalekua. Sagarmendik baieztatu du “poz handia” suposatzen duela horrelako pilotaleku batean lehiatzea, “ez nuen espero finala profesionalak aritzen diren frontoi batean jokatzea”.

Denboraldi biribila

Sagarmendi daraman sasoi onari jarraipena ematen ahaleginduko da. Aurtengo denboraldian hiru txapelketa irabazi ditu jada, eta gehiago nahi du. Igandean izango du palmaresa handitzen jarraitzeko hurrengo erronka.

Azken txapela duela bi aste lortu zuen banakako txapelketan, Idiazabalen Mindarako Iraitz Huegun menpean hartuta. Igandean nor baino nor ariko dira berriro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.